En direct

Bigarren Kafea

«Inork epaituko ez dituen espazio batean daudenean, nerabeak askatu egiten dira»

Gero eta gehiago hitz egiten da osasun mentalaren inguruan. Marina Izaguirre psikologoak alor horretan nerabeekin egiten du lan eta Bigarren Kafean horren inguruan hitz egin dugu berarekin, ikuspuntu profesional batetik gaiari argi pixka bat jartzeko.

Audio_placeholder

«Inork epaituko ez dituen espazio batean daudenean, nerabeak askatu egiten dira»

Loading player...

«Osasun mentalaren inguruko estigma galtzen ari da. Adin txikikoak ausartak ari dira izaten eta geroz eta nerabe gehiago ikusten dira psikoterapiako espazioetan. Hesi hori gainditzen ari dira eta gero eta gehiago dira gurasoei laguntza eskatzen dieten adin txikikoak».

Izaguirreren aburuz, gaur egun arrazoi ezberdin ugari daude psikoterapiara joateko. «Lehen gaixotasun mentalarekin lotzen zen psikologoarengana joatea. Gaur egun bizi kalitate hobeago bat nahi dutenak ere joaten dira.» Elikadura arazoak, antsitetatea, triste egotea eta noraezean dauden pertsonak dira nagusiki Izaguirrek artatzen dituen pertsonek dituzten arazoak.

Teknologia berrien eta sare sozialen erabilerak gurasoek seme-alabekiko duten kontrola galtzea ekarri du. Sekula baino kontrolatuagoak izateko baliabideak ditugu eskura baina isolamenduak kontrol hori galtzea ekar dezake. «Konfidantzaren eta komunikazioaren garrantzia» azpimarratu du Izaguirrek.

Osasun mentalarekin loturiko arazoen aurrean «benetako kontaktu zuzena» aldarrikatu du Izaguirrek. «Jendea ukitzeak, hor gaudela sentiarazteak asko laguntzen du. Besteei entzutea, aintzat hartzea eta maitatzea beti dira jokabide egokiak eta aringarriak arazoak dituen edonorentzat».

Entzun Marina Izaguirrerekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa