En direct

Bigarren Kafea

Erykah Badu, Neo Soularen erregina

Audio_placeholder

Erykah Badu, Neo Soularen erregina

Loading player...
Erykah Badu zuzeneko batean.
Erykah Badu zuzeneko batean. (By Najmudeen)

Ostiraleroko musika lekzioa jaso dugu Bigarren Kafean Maialen Tellabiderekin. Neo Soularen erregina bezala ezagutzen da Erykah Badu abeslari, idazle, ekoizle eta aktore estatubatuarra ezagutzeko aukera izan dugu oraingo honetan. Jazza, hip hopa eta funka nahastuz lortzen den estiloari deitzen zaio Neo Soula. 90eko hamarkadaren bukaeran, ‘Baduizm’ diskoarekin lortu zuen arrakasta. Lau Grammy sari ditu eta horien artean R&B diskorik onenarena, aipatu lanarekin.

Baduren musikaren inguruan, atmosfera lasaiak sortzeko abilezia du; pertsona izateari utzi eta presentzia bat bilakatzen da. Bere ahotsa Billie Holidayrenarenakin konparatu izan da. Estilo eszentrikoa izan du, bai artistikoki zein estetikoki ere.

Gai politikoen, feministen, filosofikoen eta poetikoen inguruan abesten du Baduk. Bizitzaren ikuspegi oso pertsonala du eta bere abestietan islatzen du. Oso afrozentista ere bada. Bere sustrai afrikarren jatorria bilatzen aritu zen urte askoan.

Entzun Maialen Tellabidek Erykah Baduri buruz Bigarren Kafean kontatu diguna.

Jaurlaritza Logoa