En direct

Bigarren Kafea

«Ardoaren mundua guk uste duguna baino sinpleagoa da, gozamenera mugatu daiteke»

Audio_placeholder

«Ardoaren mundua guk uste duguna baino sinpleagoa da, gozamenera mugatu daiteke»

Loading player...

 

Ardoa izan dugu hizpide gaurkoan Javi Rivero Yarzarekin. Ardoaren kontsumoaren inguruan dagoen kulturaren eta jakintzaren inguruan aritu gara. Jatetxe batera goazenean eta ardoa bat eskatzen dugunean «naturaltasunez» jokatzeko gomendatu digu Riverok. «Ardo botila bat mahaira eramaten denean, kasuen %99an botila mahaian geratzen da; gustukoa ez badugu esan egin behar dugu, ez da ezer gertatzen». 

Ardoak zerbitzatzen dituztenek azalpenak ematerakoan oreka bat bilatzea ere garrantzitsua dela dio Riverok. «Azalpenetan laburregi geratzea ez da ona baina hitz tekniko gehiegi erabiltzea ere ez da lagungarria izaten». Ardoak sailkatzeko moduen inguruan, etengabeko bilakaera duen alor bat dela aipatu du eta ardozalerik jakintsuenak ere ez dakiela ardo bakoitza nola sailkatu.

Askotan botilaren prezioari erreparatzen diogu ardo baten kalitatea neurtzerakoan. Horrek ez duela hiruko erregela batek bezala funtzionatzen esan digu Riverok. «Ardoaren prezioaren eta kalitatearen artekoa ez da harreman zuzena».

Entzun ardoaren inguruan Javi Rivero Yarzarekin izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa