En direct

Garazi Castaño

«Arte garaikidea deszentralizatzeko modu bat da Uholdeak»

Uharteko Arte Garaikidetako Zentroak ‘Uholdeak’ erakusketa programa antolatzen du Nafarroan arte garaikidea sustatzeko helburuz. Martxoaren 3an aurkeztuko zuten aurtengo erakusketa-bilduma Altsasun.

Audio_placeholder

«Arte garaikidea deszentralizatzeko modu bat da Uholdeak»

Loading player...
Beruta artistaren ‘Duelo’ serieko ‘Desequilibrada’ pieza
Beruta artistaren ‘Duelo’ serieko ‘Desequilibrada’ pieza (Uharte Zentroa)

Uharteko Arte Garaikidetako Zentroak Nafarroako Kutxa Fundazioa eta La Caixa Fundazioaren laguntzaz sustatutako arte- eta erakusketa-programa da ‘Uholdeak’. Egitasmoaren helburu nagusiak Lekuko artisten lanei ikusgarritasuna ematea eta Nafarroan arte garaikidea zabaltzea dira.

Laugarren edizioa aurkeztuko dute ostiral honetan, Altsasun. Aurtengoak Materialak amatu izena du. Natalia Isla Sarrate txiletarrak komisariatu du eta amatasuna du ardatz nagusi. Angela Moreno, Amaia Gracia Azqueta, Beruta, Oihane Mcguinness Armendariz, Txaro Fontalba eta Zarys Falcon artisten lanak batu eta kohesionatu ditu Islak ‘Materiala amatu’ erakusketaren baitan. Altsasu, Agoitz eta Tafallan zehar bidaiatuko dute lanek.

Lehen geldialdia Altsasun izango da. Pasa den ostiralean estreinatu zen eta apirilaren 16ra bitarte bisitatu ahal izango da Iortia Kultur Gunean. Agoitzen apirilaren 20tik maiatzaren 28ra bitarte izango da ikusgai Kultur Etxean. Eta azkenik, Tafallako Kulturgunean, ekainaren 2tik uztailaren 2ra.

Jaurlaritza Logoa