En direct
82 kilometro eskaseko zabalera duen uhartea da Formentera, Balear Uharteen artean hegoaldeen kokatzen dena da. Neguan 11.000 pertsonako biztanleria du. Abuztuan, baina, kopuru hori zortzikoiztu egiten da. Urtetan bisitatu du Larrañagak uhartea udaran, eta duela 5 urte Euskal Herrian ekin zion proiektu bat garatu du bertan.
38 emakumeren erretratuak eta uhartearen paisaiak bildu ditu, zuri beltzean. ‘Insuladas’ erakusketak Formenteran bakarrik bizi diren emakumeak ditu protagonista; eta haien istorioen korronteak bestelako kontuen inguruan hausnartzera garama: saretzea, zahartzaroa, zaintza, komunitatea... Zentzu komun mendebaldetarrak bakardadearekin antagoniko aurkezten dizkigu horiek guztiak. Larrañagak, baina, kontrakoa demostratu du; eta norbere bakardadeari hausnartzeko gonbita egingo digu erakusketaren bitartez.
‘Insuladas’ bere lehenbakarkako erakusketa da; 2022an Barakaldoko Baffest jaialdian finalista izan zen, 160 proiekturen artean. Martxoaren 12ra arte bisitatu ahal izango da Nautilus Aretoan, astegunetan Aquariumaren irekiera-ordutegian (asteartik ostiralera 11.00etatik 19.00etara). Horrez gain, erakusketa aretoa 17.00etatik 19.00etara larunbatetan eta 11.00etatik 13.00etara igandeetan zabalduko da espresuki. Sarrera doakoa da.