En direct
Adelaida Kintanak Olaztiko euskararen inguruan landa-lana egiten zebilela egin zuen topo herri inauterien istorioekin. 1992. urtean izan zen hori. Euskaltegiko eta inguruko jendearekin gaia azaleratu ostean, Olaztiko ihoteak berreskuratzera ekin zioten. Hamaika urte pasa dira ordutik, eta festa garrantzitsua bihurtu dira ihoteak herrian.
Ostiralean, Mari Arrokaren ongi etorria antolatu du gaztetxeak. Ohitura eta festaren transmisio-haria eten ez denaren seinale. Zamarro-handiak, txikiak eta neskak jai, dantza eta musika giroan murgilduko dira larunbatean. Urtero beste herri edo lurraldeetako inauterietako gonbidatuak izaten dituzte presente arratsaldeko ibilbidean zehar. Aurtengoan, Zamoratik (Espainiatik) datoz: San Vicente de la Cabezako ‘atenzador’ eta ‘filandorra’ pertsonaiak bertaratuko dira Sakanara.