En direct

NAIZ irratia

«Erraz kritikatzen dugu kanpoan gaizki egiten dena; ez hainbeste gure mugetan egiten dena»

Urruneko mugak begiratzen dira askotan, eta gertukoak ez direla begiratu nahi dio Malen Garmendia Gomezek. Kairos proiektuaren koordinatzalea da eta Lesbosen eman ditu azken hiru urteak. «Oso zaila da han gertatzen dena deskribatzen. Injustizia handia da».

Audio_placeholder

«Erraz kritikatzen dugu kanpoan gaizki egiten dena; ez hainbeste gure mugetan egiten dena»

Loading player...
Lesbos uharteko errefuxiatu-esparruetan bizi diren pertsonen lan-sare komunitarioa bultzatzen du Kairos proiektuak, eta koordinazio ardurak ditu Malen Garmendia Gomezek. Aurretik bazuen esperientzia gaian, Zaporeak elkartearekin ere aritu zen otorduak ematen, Lesbosen bertan. 

Aipatu du «injustizien aurren gizabanako bezala ardura bat zuela», eta horregatik erabaki zuela boluntariotza hastea. Hiru urtez bertan lanean aritu zen eta Moriako kanpalekua erre eta gero Kairos proiektua sortu zuen beste bi kiderekin. «Lesbosen zeuden emakumeen zaurgarritasun horren bidetik sortu genuen», eta horretan diardute gaur egun ere

Bestalde, Egipton ere emakumeen mutilazio genitalaren inguruko lanketa ere egiten ari dira. Herrialde horretan ez da legala ablazioa, baina horregatik beste bide batzuetatik egiten dutela azaldu du Garmendiak. Horren aurrean, aldaketa tresnak ematen dizkiete bertakoei: «Gizonezko gazteak dira giltza eta beraien esku dago etorkizuna, debaterako espazio bat eskaini diegu eta galdera eta zalantza asko dituztela somatu dugu». 

Gertuko mugez gain ere aritu da Garmendia, irundarra baita, eta horregatik bertako Harrera Sarearekin ere kolaboratu izan du. «Erraztasuna daukagu kanpoan gaizki egiten dena kritikatzeko baina kosta egiten zaigu gurean gaizki egiten dena kritikatzea», beraz, aldarrikapenak egiteko egun bihurtu dute otsailaren 4a eta Irungo mugan elkarretaratzea egingo dute. Gainera, memoria ere egingo dutela esan du, «mugetan zer gertatzen ari den hausnartzeko». 

Jaurlaritza Logoa