En direct

Bigarren Kafea

Paul San Martin: «Beti itzultzen naiz bluesera»

Audio_placeholder

Paul San Martin: «Beti itzultzen naiz bluesera»

Loading player...

Paul San Martin donostiarra 15 urte zituenetik dabil musika sortzen eta oholtzak astintzen. Piano Jazzeko goi mailako tituluduna izaki, bluesa du pasio handiena 12 urterekin pianoarekin hasi zenetik. Bluesaren piano tradizioan murgilduta, 2011an lehen lana kaleratu zuen eta geroztik bilduma ezberdinak argitaratu ditu kolaborazio ugarirekin.

Kaleratu berri duen ‘Paul San Martín Meets The Broken Horns’ diskoan Broken Horns taldearekin aritu da elkarlanean, jazz munduan oso ohikoak diren meets delakoa sortuz. Nahiz estilo ezberdinak jorratu beti Bluesera itzultzeko joera duela aipatu digu, «Gazte ginenean, 14-15 urterekin edo, ezagutu nuen bluesa, maitemindu eta geroztik bertara itzultzen naiz beti».

Ep tamainako binilo berezi batean aurkeztu du lan berria, hau ere lagun askoren laguntzarekin sortuta eta datozen hilabeteetako asmoa argi utzi digu. «Jo eta jo, hori da asmoa, ahal bada haize guztiekin eta bestela, trio formatuan, baina jo!»

Jaurlaritza Logoa