En direct
«Oso dokumentu garrantzitsuak dira, baieztatzen dutelako frankismoaren kontrako guztiek egin zuten irakurketa kritikoa». Hitz hauekin definitu du Floren Aoizek Estatuak 1976ko Jurramendiko erromesaldia lehertu zuela baieztatzen duten dokumentuak agertu izana. ‘El jarron roto’ liburuak Nafarroak Trantsizioa izendaturiko epe historikoa aztergai du. Bertan, Tafallako idazleak ondorioztatu du frankismo osteko erreforma edo hausturaren artean monarkia mugiezina zela. «Oso argi izan zuten ezin zutela monarkiaren inguruko herri kontsultarik egin. Jendarteari ukatu egin zioten errepublika eta monarkiaren hautaketa, beste hautaketak ukatu bezala».
Haustura demokratikoa nahi zutenek frankismo garaiko aparatuak desmuntatzea, diktadura garaiko krimenak ikertzea nahiz herritarren eta herrien erabakitzeko eskubidea defendatzen zuten. «Gauzagarria guztiz» Aoizen esanetan. Testuinguru honetan, karlismoa eraldaketa betean zen. ‘Jaungoikoa, aberria eta erregea’ sozialismo autogestionatuagatik ordezkatu zuten. Frankismoaren oposizio bihurtuta, Jurramendiko erromeria zen onarturiko «diktaduraren kontrako mobilizazio» bakarretako bat. Honenbestez, erreformaren alde hori lehertzea erabaki zela azaldu du Floren Aoizek. «Hausturaren aukera oztopatzeko, Estatuak izugarrizko armak eta edozer egiteko prest zeudela erakusteko modua izan zen».