En direct

Garazi Castaño

Euskaraz Iruñea esaten da

Larunbatean bere lehen urteurrena ospatuko du Iruñeko LABA euskaldun eta euskaltzaleen bilguneak. Urtebetean, sortu eta, hori gutxi balitz, asko hazi egin den proiektua da LABA. Bizi-bizirik dago Gaztelu Plazako arnasgunea.

Audio_placeholder

Euskaraz Iruñea esaten da

Loading player...
Laba espazioaren irekiera ekitaldia.
Laba espazioaren irekiera ekitaldia. (Endika Portillo | FOKU)

2021eko urtarrilaren 9an ireki zituen ateak LABAk. Iruñeko bihotzean, Gaztelu Plazan, kokatutako euskaldun eta euskaltzaleentzako espazioa da LABA. Espazio bat, eta askoz gehiago. Yasmine Khris elkarteko kideak aitortu du oraindik ere zaila egiten zaiela LABA zer den eta zer ez den definitzea. Urtebeteko bideak hala ere ebidentzia bat utzi du: «gauza asko egin dituzte». Eta sinpleki esanda, egindako hori guztia da LABA.

Pandemiaren eta osteko ajeen testuinguruan jaio zen proiektua, itsulapikoa.eus crowdfunding plataforman egindako diru-bilketari esker abiatu zuten. Iruñerriko zein Euskal Herriko, baita kanpoko, ekarpenei esker espazio fisiko bat bereganatzea lortu zuten. Ez edonon, Gaztelu Plazan dago kokatua LABA. Egun, 130 bazkide inguruk sostengatzen dute elkartea eta, horretaz gain, inguruan «sare handi bat» dutela azaldu du Khrisek. Egunerokotasunean, 20 bat lagun dabiltza lanean hainbat lantaldetan antolatuta. Espazioan dagoen kafetegian bertan, bestalde, bi langile dira.

Urtebeteko ibilbidea ospatuko dute larunbatean. «Ospakizun irekia da, LABA espazio irekia delako» azadu du elkarteko kideak. LABAn bertan eking diote festari. 11:00etan bermuta, txokolatada eta musika eskainiko dute. 14:00etan lekualdaketa izango da: Geltoki jatetxean egingo dute bazkaria. Bazkalostekoak bete ostean, Gaztelu Plazara itzuliko dira. 18:00etan albina Stardust show trabestia eskainiko dute eta segidan DJ pintxada.

Ajeak pasata, hilabete indartsua izango dute aurretik: Kalakak literatur zikloa, igandean mantapean zinema-zikloa, Mejillon Tigreren ‘Hitz Esana’ ikuskizuna... Magma bor-borka dago eta LABA ez da geldituko. 

Jaurlaritza Logoa