En direct
Ihesean baina etxean; ateak itxita eta begiak zabalik, horrela sortu da Janus Lester, eta horrela sortu da 'Ez gaitzala loak harrapatu' (2022), Jokin Pinatxo musikari beratarraren azken proiektua. Lo egin ezinik igarotako gauei, loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei, joan direnei, datozenei eta datorrelakoan badoan horri ere kantatu nahi die.
«Nahiz eta proiektuari nirea ez zen izen bat jarri, pertsona kutsua izatea nahi nuen» esan digu. Horregatik, Lester Young saxofoi-jotzaile eta Janus erromar mitologiako jainkoaren izenak nahastuz sortu du bere alter egoa. «Izenak ohore egiten dio proiektuaren hasierari» kontatu digu.
Galdetu diogu ea zergatik ez dituen bere izen-abizenak erabili. «Niri zonaldean mundu guztiak abizenarengatik ezagutzen nau, baina buelta batzuk eman nizkion eta proiektuaren atzean gauza askoz gehiago daude; beste transfondo bat du» esan digu. Hori islatzen duen diskoa sortu du, bederatzi abestirekin. «Garbi nuen abestiak idaztean bizi ditudan gauzak kontatu nahi nituela; egunerokotasunean ditugun B aldeak, A alde positiboez gain».
Jokin Pinatxo, Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez musikariek osatzen dute Janus Lester; gurera etorri da Jokin Pinatxo.