En direct
«Irribarre konplizea egin diozue elkarri». Horixe izan zen atzoko Ganbarako gaia. Zortzi bertsolariek hiruna bertso kantatu zituzten, bakoitzak helduleko batetik. Eta noski, batek baino gehiagok sexuak eskaintzen duen intimitatera jo zuen. Ofizio hortako bertso puntuatuena Alaia Martinena izan zen.
222 gai izan ditu osotara Bertsolartiza Txapelketa Nagusi honek, udazken hasieran abiatu zenetik. Eta behin baino gehiagotan agerta da sexua, modalitate desberdinetan; bertsolari bakoitzak bere ukitua eman dio sexuari buruzko bertso bakoitzari. Izan ere, elanitza da bertsoaren hizkuntza.
Ez da harritzekoa beraz, sexuaren gaia Nafarroa Arenara iristsi izana. Baina hau ez da bizitzen ari garen bertsolaritzaren aro berriaren ezaugarri bat. Bertsoa bertso denetik sexuari ehunka errima eskaini zaizkio. Hori bai, deseraikitzen joan garen heinean, bertsoak aldatzen joan dira.
1998an Mungian Egañak Lizasoren lehen zirriei buruzko bertsoa bota zuen lagunarteko batean, 1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusian Egaña eta Euskitze aritu ziren, bata etxekoandrearen paperean eta bestea etxe hartan lanean zen langilearenean. 2001eko Txapelketa Nagusian Iturriaga eta Colina sexuaren ikuspegi ezberdinak dituen bikotea izan ziren. 1997an, Larrabetzun, Lujanbio eta Maia telefono bidezko harremanen inguruan aritu ziren kantuan...
Lagunartekotan, Txapelketa Nagusian, bertsolariak oso gazte edota heldu xamar zirela... Modu askotara egokitu zaie urtetan zehar sexu-harremanei buruz aritzea.