En direct

Bigarren Kafea

«Objektuekin jolasten hasten gara eta egunak pasatzen dira konturatu orduko»

Duela 37 urte sortu zuten Markiñe antzerki konpainia. Jon Kepa Zumalde aktore gisa aritu da taldeak sortutako 17 obratan eta horrez gain, teknikari, eszenografo, eta beste hainbat saltsatzan dabil. Keinu lanean oinarrituta, objektu, estetika eta lengoaia ezberdinekin lan bereziak sortzen dituzte. 

Audio_placeholder

«Objektuekin jolasten hasten gara eta egunak pasatzen dira konturatu orduko»

Loading player...
Jon Kepa Zumalde, Markeliñe konpainiarekin
Jon Kepa Zumalde, Markeliñe konpainiarekin (Facebook / Jon Kepa Zumalde)

Markeliñe konpainiak, 1986 urtean sortu zenetik, 37 antzezlan sortu ditu; tartean, aurten estreinatutako 'Ganbara' eta 'Mamut'. Bertan aritzen da Jon Kepa Zumalde, aktore, teknikari eta eszenografo gisa.

«Markeliñe eboluzio bat da; orain dela 37 rute mimotik sortutako talde bat». Horrela deskribatu digu konpainia Zumaldek, nahiz eta hainbeste urteko esperientzia esaldi bakar batean laburtzea ia ezinezkoa den. Bereziki, antzerki bisuala eta gestuala egiten dute; «garrantzia eman nahi diogu gorputzari, istorioak kontatzeko».

Askotan gai gordinak lantzen dituzte, umore eta ironiatik. «Gorputzarekin adierazi ahal genituen gaiak sakonduz joan gara gaur egunera arte» kontatu digu aktoreak. Horren adibide da 'Hareazko ipuinak', minbiziari buruzko obra. Zumalderen esperientziatik sortu zuten lana, «nire alabak minbizia izan zuen, eta bi urte pasa genituen ospitalean; ezintasun horretan, lankdieen laguntza handia izan nuen eta horri butuzko lan bat idatzi nuen».

«Istorioa jarraitzeko pistak ematen dituzu eta oso istorio konplexuak kontatzeko gai gara hitzik erabili gabe». Taldeak oso estilo pertsonala du, keinu lanean oinarritzen da; objektu, estetika eta lengoaia ezberdinen inguruan egindako ikerketei esker, lan bereziak sortzen ditu. Horrela, denboraren poderioz, diziplina ezberdinak nahasten joan da konpainia; dantza, akrobaziak, ikus-entzunezkoak...

 

Jaurlaritza Logoa