En direct

Bigarren Kafea

«Disko definitiboa egiten saiatu gara»

«Disko hau guretzat egindako opari bat dela esaten dugu taldean, elkartu gaituen disko bat» diote Lorelei taldeko kideek. Izan ere, 'Ekografiak' argitaratu dute, taldea sortu eta 25 urtetara. 

Audio_placeholder

«Disko definitiboa egiten saiatu gara»

Loading player...

Asier Serrano, Mikel Gorosabel, Antxon Sarasua eta Loiola Madera bueltan dira. Lorelei taldeko kideek 2020an berriro antzokietara itzultzea erabaki zuten eta elkarlanari berriro ekin zioten, eta horrela sortu zuten 'Ekografiak' proiektua.

Baina 2020 oso urte arraroa izan zen denontzat. «Bueltatzea erabaki eta hamar kontzertu genituen hitzartuta; hiru eman eta denon etenaldi hori etorri zen, eta hor joan ziren gure asmo guztiak» esan digu Asier Serranok. Normaltasuna pixka bat berreskuratzen joan ginen, eta «egoera bere onera etortzean bagenuen berriz eusteko asmoa; bakoitzak bere pandemia bizi izan dugu eta nire kasuan ebakuntza larri bat egin zidaten. Min handia geratu zitzaidan eta ezertarako gogorik gabe geratu nintzen» aitortu digu musikariak. 

Min hori eraldatzea lortu du, arteari esker. Izan ere, «sorkuntza zerbait katartikoa izan daiteke». Hala ere, sortzeko deseraiki egin behar da lehendabizi, «berriz sortzeko jantziak erre egin behar dira». «Entzuleari nostalgia saldu nahi diogu; ez da gure asmoa belaunaldi berriak konkistatzea» esan digu Serranok.

 

 

 

Jaurlaritza Logoa