En direct

Bigarren Kafea

«Gure ardura da begiradaren angelu itsu horietan argi pixka bat jartzea»

'Lur gainean, itzal azpian' liburua idatzi du Leire Milikua Larramendik. Nekazal-emakumeei eskainitako liburu bat, hiru aldiz subalterno direlako: landatar, nekazari eta emakumeak. Aitortza eta ikusgarritasuna eskaini nahi izan die Milikuak. 

Audio_placeholder

«Gure ardura da begiradaren angelu itsu horietan argi pixka bat jartzea»

Loading player...

«Nire sektorean naiz nire aitaren alaba; banago baina ez nago» edo «Nik bertatik bizitzea erabaki nuenean, ni joan nintzen animaliak erostera eta gizonek barre egin zidaten». Horrelako testigantzak bildu ditu Leire Milikua Larramendik 'Lur gainean, itzal azpian' liburuan. 

2020ko urte berezian, Emakunderekin, 'Ordezkatuak eta ikusgarriak. Nekazal emakumeen parte hartze eta ordezkaritza sektore erabakiguneetan' ikerlana egin zuen, eta orain Lisipe bildumarako liburu forma eman dio lanari. 

Euskal Autonomia Erkidegoko azaleraren % 88 landa eremua da, baina soilik biztanleriaren % 11 bizi da landa-izaerako entitateetan. Berezitasun horretatik abiatuta, hainbat argazki ekarri ditu liburura Milikuak. «Helburua berrikuspen bat egitea da; azkeneko urteetan nire lan eremua hori izan da, eta harriduraz jasotzen dut nola elkarte batzuk jarraitzen duten hozkailu batean bezela» esan digu. 

«Badago tendentzia ikerketak distantziatik egiteko» esan digu kezkatuta, eta horregatik protagonistetara jo du Milikuak. «Emakume horiek kontziente dira interesa pizten dutela, baina zalantza dute, interes hori ez ote den izaki exotiko batzuenganako urreraketa». Ikusgarritasuna eta aitortza eskaini nahi izan die arkitekto eta ikertzaileak. 

 

 

Jaurlaritza Logoa