En direct

Ion T. Barrena
Entrevue
Amets Arzallus
Bertsolaria

«Belaunaldi berri bat badago eta poza ematen du norbera ere argazki horren parte izateak»

Bilboko finalaurrekoa irabazita finalean da Amets Arzallus Antia. Garaziko joanekoak zalantzak sortu zituen; bertsozaleen artean gehiago, agian, bertsolarian beragan baino, eta hari «umorearekin» eta «gauzak erlatibizatuz» erantzutearen garrantzia azpimarratu ditu hendaiarrak.

Audio_placeholder

«Belaunaldi berri bat badago eta poza ematen du norbera ere argazki horren parte izateak»

Loading player...
Amets Arzallus Bilbon kantuan.
Amets Arzallus Bilbon kantuan. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Amets Arzallusek kantatzen duenean bertsozaleak punta-puntan espero du beti eta Donibane-Garazin egindako lanaren ostean, 688 puntutan geratu zen bere finalerako txartela garestituz, zalantza dezente sortu zen Iruñeko finalean izango ote zen. «Ni nire buruarekin ez nengoen bereziki disgustura», dio NAIZ Irratiari eskainitako elkarrizketan, «baina matematika horrek eskatzen zidan umore pixka batekin hartu behar zela eta gauzak erlatibizatu egin behar nituela». 

Jarrera hori lehen agurretik erakutsi zuen Arzallusek, Anttoni, Anttoni, ate ondoan nago ni... kantuan hasita. «Eskatu dit konfiantza, indar eta barne hausnarketa bat», aitortu du, «beldur batzuk agian ateratzen zaizkizu, mamu batzuk pizten zaizkizu». Baina bertsoaren parte dela azpimarratu du: «bertsoa bat-batekoa da, ez zoaz etxean prestatuta eta dakizun zerbait aurkeztera, gero han, plazan, gertatzen da eta beti gertatzen da espero ez duzun zerbait». 

Bilboko saioa indartsu abiatu zuen Aitor Mendiluzerekin egindako hamarreko txikiko lanarekin eta ariketa guztietan utzi zituen gordetzeko elementuak. 

Finalera begira

Finalean hiru bertsolari lehen aldiz ariko dira, «belaunaldi berri bat badago eta poz ematen du norbera ere argazki horren parte izatea», Arzallusen hitzetan. «Bilbokoari segida» ematen saiatuko dela dio, «umore onean noa, aldarte onean, konfiantza badaukat eta gero izango da txispa hori aurkitzea, egun horretan, leku horretan eta egokitzen zaizkizun kartekin». 

Jaurlaritza Logoa