En direct
Abenduaren 18an Iruñean 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean izango den zortzikoa erabaki da Bilboko finalaurrekoaren ostean. Maialen Lujanbiorekin batera izango dira Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi.
3600 lagunen aurrean izan da azken finalaurrekoa eta bertan kantuan finalistetako hiru; Mendiluze, Arzallus eta Illarregi, eta Jone Uria, Maialen Arzallus eta Saioa Alkaiza.
Finalaren aurreko azken saio horretako bertso aukeratuekin osatu dugu aste honetako errepasoa.
Sports
«Hamargarren kilometrotik irribarrea ahotik ezin kenduta aritu nintzen; horrekin geratzen naiz»
Sports
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Sports
«Aurtengoan ez dago aitzakiarik egiten dugun lana zalantzan jartzeko»
Sports
«Harrobiak pazientzia eskatzen du, buruhauste asko, baina lorpena gehiago baloratzen da»
Aviron