En direct

Garazi Castaño eta Peli Lekuona

«Plateruena sorkuntza, kultura eta euskarari emandako lekua izan behar da»

Durangoko Udalak kudeatuko du berriz ateak zabalduko dituen Plateruenak. Maider Larrañaga, orain arte San Agustin Kultur Guneko arduradunak koordinatuko du kafe antzokia.

Audio_placeholder

«Plateruena sorkuntza, kultura eta euskarari emandako lekua izan behar da»

Loading player...
Maider Larrañaga, Plateruenako koordinatzailea.
Maider Larrañaga, Plateruenako koordinatzailea. (Aritz Loiola | FOKU)

1989an sortu zen Durangon Berbaro euskara elkartea eta 1994an taberna bat ireki zuten lehenik, Durangon euskarazko aisialdirako gune bat sortzeko asmoz. 2004ko urriaren 28an heldu zen Plateruena, 900 kideko kooperatiba bat osatu eta hiltegi zaharraren eraikina berrituta. Helburuak, euskara, euskal kulturgintza eta euskal kulturgintzaren nazioartetzea sustatzea.

Bide oparoa egin zuek Durangoko kafe antzokiak. Estutasun ekonomikoak, ordea, eta zoritxarrez, beti izan dira presente. 2014an diru-bilketa herritar bat jarri behar izan zuten martxan, eta oztopoa gainditzea lortu zuten.

Covid19-ak sortutako izurriteak egoera berriz okertu zuen. Eta azkenean erabakia hartzeko unea iritsi zen: 2020aren irailean iragarri eta 2021eko urtarrilaren 31an, 18 urteko ibilbidearen ostean, Pleteruneak bere ateak itxi zituen. Udalak urtarrilean bertan prozesu herritar bat jarri zuen martxan, iritziak jasotzeko. Herritar talde bat ere jarri zen lanean "Plateruena ta gero zer" plataformapean. 

Durangoko Udalak bi kudeaketa aukera izan ditu mahai gainean. Gunea lehiaketa publikora ateratzea edo Udalak kultur eskaintzaren kudeaketa bere gain hartzea. Azkenean, bigarren aukera hautatu dute, 313.000 euroko inbertsioa aurreikusiz. Udalak kulturarekiko «apustu garbia» egin duela, zehaztu du Larrañagak.

Orain arte ezaguturiko Plateruenatik, bigarren maila batera igaroko da ostalaritza. Aurkezpenean azaldu dutenez, gunea «kultur plaza» bilakatzeko bokazioarekin zabaldu dute berriro. «Oso normala izaten da talka egitea. Ostalariak ahalik eta mozkin gehien atera nahi izaten du bereari eta kulturgintzatik bere egitaraua lehenesten da. Talka ez egoteko hausnartzen ari gara».

Plateruena Udalak kudeatuko duen arren, udal ordezkariek "Kultur Mahaia" izeneko elkargune bat sortuko dute herriko eragile ezberdinek parte hartu ahal izateko.

Esperimentazioa, harrobia, euskara zein sorkuntza jarri dituzte helburutzat. Maider Larrañagak espero du Plateruena «parte hartzeko espazioa» izatea.

Jaurlaritza Logoa