En direct

Bigarren Kafea

Espazioan 8.800 tona hondakin dago

Europako Espazio Agentziaren arabera, 2.700 satelite eta 8.800 tonatik gora zabor dago espazioan. Espaziora bidaltzen diren satelite eta antzekoen bizitza erabilgarria amaitzen denean hondakin horiekin zer egin ez dute asmatu oraindik.

Audio_placeholder

Espazioan 8.800 tona hondakin dago

Loading player...
El satélite Pelican tomando datos del espacio. (AFP)
El satélite Pelican tomando datos del espacio. (AFP)

1957ko urriaren 4an orbitatu zuen Lurra lehen aldiz Sputnik I sateliteak. AEBak eta Sobietar Batasunaren arteko lehiak espaziora ere egin zuen salto. Horrek, garapen teknologiko oso azkarra ekarri zuen, besteak beste. Baita arazo bat sortu ere: zer gertatzen da espaziora bidaltzen diren satelite, suziri eta antzekoekin, behin hauen bizitza baliagarria amaitzen denean?

Gizakia espazioa esploratzen hasi zen unean hasi zen espazioa zikintzen. Objektu txikiak izan ohi dira baina kontuan izan behar da ia 28.000 kilometro orduko abiaduran mugitzen direla eta horrenbestean, kalteak eragin ditzakete bidean topatzen dituzten eta oraindik erabilgarri diren objektuetan.

Azken urteotan, Lurra orbitatzen duten sateliteen kopurua etengabe hazi da. Bi faktorek eragin dute hori, batez ere. Alde batetik, tamaina txikiko sateliteen iraultza dugu. Horri esker, enpresa txiki, mota guztietako erakunde edo unibertsitate askok beren sateliteak diseinatu eta jaurti ahal izan dituzte espaziora. Iraultza hori, gainera, miniaturizazio elektronikoan egindako aurrerapenetan oinarritu da.

Bestalde, megakonstelazioak eta konstelazioak negozio-eredu gisa ere agertzen dira. SpaceX-en Starlink megakonstelazioa da, zalantzarik gabe, adibiderik deigarriena eta ospetsuena, bost urte eskasetan  2388 satelite jaurti dituzte (horietatik 2150 orbitan daude gaur egun). Beste faktore batzuk dira Txinaren agerpena, urtero jaurtiketa orbital gehien egiten dituen herrialdeetako bat da. Hainbeste satelite orbitan jarrita, gero eta ahots gehiagok eskatzen dute nazioarteko erregulazioren bat. Esan bezaka, satelite aktibo bakoitzeko beti sortuko baita satelite ez-operatibo eta zabor espazial gehiago. Baina, zenbat objektu daude orbitan?

Europako Satelite Agentziaren (ESA) arabera, gaur egun, hogeita hamar mila objektu ezagun daude orbitan, gehienak zabor espazialaren zatiak. Objektu txikienak, ugarienak, radarrei eta behaketa optikoei ihes egiten dietelako. Hori dela eta, bere kopurua bakarrik zenbatetsi dezakegu, nahiz eta ESAk kalkulatzen duen zentimetro batetik gorako tamaina duten milioi bat objektu baino gehiago egon behar direla (espazioko jantzi bat zulatzeko nahikoa) espazioan. Milimetro batetik gorako objektuen kopurua, berriz,  129 milioi ingurukoa dela dio agentziak.

 

Jaurlaritza Logoa