En direct 21:00h - 22:00h
Bilynch
22:00h - 23:00h
Uluka
23:00h - 00:00h
Beste Lau
Harridura positiboa eragiten du amets handirik ez duen norbait parean aurkitzeak. Apaltasun hori erakutsis, 'Ez dut amets handirik' 30 minutu inguruko diskoa kaleratu du Xabier Etxeberriak, Modesto Newhouse izenpeko proiektu pertsonalean.
Barrura begiratzeko leiho moduko bat sortu ataundarrak. «Erabat barrura begira egindako lana da; konposatzeaz aparte buelta asko eman dizkiot, egoak ahal duen gutxien eragiteko» aitortu digu. «Niretzako egin dut, nirekiko zintzotasun ariketa bat da; ez gehiago eta ez gutxiago».
Hiru urtez aritu da lana prestatzen, mimoz eta mandamendu bertikalik gabe. «Badaude patroi batzuk non disko bat grabatzen ari zarenean, aurkezpen kontzertuak lotuta dauden; sorkuntza aldetik kontradikzio bat da hori, mugak jartzen dizkiozulako».
Mantra itxurako errepikapenez beteta dago diskoa. «Musikalki gustatzen zaizkidalako, naturalki ateratzen zaizkidalako eta lasaitu egiten nautelako» esan digu.
Bigarren Kafearen estudiora etorri dira Xabier Etxeberria, Jon Urbizu eta Julen Goikoetxea.
«Amasako zikloa itxi egingo da; auskalo urte batzuk pasata zer gertatuko den»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
