En direct

Naiz Irratia

«Aberastasunaren banaketa lehentasuna izan behar da, baina borondate falta dago horretarako»

Pasa den asteburuan berritu zuen bere Koordinakunde Nazionala Alternatibak, datozen hiru urteetarako kide berriez osatuko da zuzendaritza izango dute. Josu Estarronarekin egin dugu alderdiaren eta egungo testuinguruaren balantzea.

Audio_placeholder

«Aberastasunaren banaketa lehentasuna izan behar da, baina borondate falta dago horretarako»

Loading player...
Alternatibako Koordinakunde berria osatzen dutem kideak. Goian, eskubidean, Josu Estarrona
Alternatibako Koordinakunde berria osatzen dutem kideak. Goian, eskubidean, Josu Estarrona (@alternatiba)

Garai katramilatsuan heldu da Alternatibaren Koordinadora berriaren berritzea. Bizi ditugun garaiak ez dira samurrak, eta horretaz jakitun dira alderdian, noski. Josu Estarrona zuzendaritza horretako kide izango da, berak dio «aldaketa asko izan ditugun aro batetik, aro berri batera» pasa garela, galdera asko dituen garai batera, eta erronkak horien arabera ulertu behar direla. Horretan, noski, gerra giroak ez du asko laguntzen; «Historiak erakutsi digu edozein eskalada militarren aurrean elkarrizketa dela modurik egokiena irtenbidea topatzeko. Hori ez bada horrela, ondorioak neurtezinak izan litezke», eta hori da, bere ustez, azken egunetako gertaerekin egiaztatu dena.

Ulertzen dute, halaber, honek guztiak etsipen giroa zabaltzea dakarrela herritarren artean, eta, arduradun politiko eta instituzionalen lana dela horietaz kontziente izan eta mekanismoak bilatzea laguntzeko.

Zentzu horretan, bi eremutan kokatu ditu, batez ere, Euskal Herriko erronka nagusiak; klima aldaketa gainditzeko eremuan, eta baita fiskalitatean ere. Azken honetan dio «aberastasunaren banaketa» behar duela izan lehentasun nagusi bat, baina «borondate falta» ikusten du gobernu-kideen artean.
Fiskalitatea izan da, hain juxtu, EHBilduk mahai-gainean jarri duen eztabaidetako bat aurrekontuen negoziaketaren baitan; jaso berria dute Ogasun sailetik eurek egindako proposamenen erantzuna eta horiek aztertzen ari dira orain. Estarronak baieztatu du «urruti» ikusten dutela Azpiazu sailburuak egindako proposamena, baina «erabakirik ez» dutela hartuta.

«Kezka» etxebizitza arloan eta Osakidetzan

Eremu konkretuetarago jota, esan du Estarronak «kezkaz» bizi dituela etxebizitza eskuratzeko geroz eta zailtasun gehiago nozitzen diren errealitatearen egoera, eta baita Osakidetzak bizi duena ere. Uste du hausnarketa sakona behar dutela aipatu gaiek herritarren beharrei egokitzearen ikuspegitik. 

Ezinegona azaldu baita ere espetxe poltika ereduaz; Lakuak espetxeen eskumena bereganatu zuenetik urtebete igaro den honetan, eskumena eskuratze hutsa «positiboa» dela adierazi du, baina asko dagoela egiteko eta eztabaidatzeko «espetxe ereduaren» inguruan.

 

 

Jaurlaritza Logoa