En direct

Naiz Irratia

«Subirautzaren dimentsio ezberdinak aztertuko ditugu, ez soilik nazioarekin lotutakoa»

Nazioarteko subiranotasun prozesuak aztertuko dituzte Bilbon, ostegun honetan, ‘Subiranotasunak aztergai’ kongresuan. Jule Goikoetxeak eman dizkigu xehetasunak.

Audio_placeholder

«Subirautzaren dimentsio ezberdinak aztertuko ditugu, ez soilik nazioarekin lotutakoa»

Loading player...
Jule Goikoetxea
Jule Goikoetxea (Gorka Rubio | FOKU)

EHUko Subiranotasuna Europako Herrietan masterrak eta Parte Hartuz eta NOR ikerketa taldeek antolatu dute kongresua, azaroaren 17an, Bilboko La Bolsa jauregian.

«Subiranotasunaren dimentsio ezberdinak» jorratzea izango da helburua kongresuan parte hartuko duen Jule Goikoetxea filosofo politikoak NAIZ Irratian zehaztu duenez. Hala, nazioei lotuta soilik ez, burujabetza feminismoan, elikaduran, teknologian nahiz kirolean ere aztergai izango dute. Eta Goikoetxeak nabarmendu du, normalean ez bezala, euskaraz egingo dela guztia, «Subiranotasuna Europako Herrietan masterrak antolatu du kongresua eta dakizuenez oso master gutxi daude euskaraz EHUn».

15.30etatik 17.00etara bitarte, Joseba Sarrionaindiarekin batera ‘Burujabe ala menpeko? Munduari begira Euskal Herritik’ mahai inguruan hartuko du parte Goikoetxeak.

Jaurlaritza Logoa