En direct

Naiz Irratia

«Bildu izan gara Kutxako arduradunekin baina hitz politak baino ez ditugu jaso»

Onkologikoa Fundazioaren parte den heinean, zentroak bizi duen egoera kaskarra salatzeko protesta, Kutxabankek Donostian duen egoitzara eraman dute langileek eta pazienteek. Erabateko «integrazioa» Osakidetzan eta izaera «monografikoa» aldarrikatu ditu Jon Galfarsoro langileak.

Audio_placeholder

«Bildu izan gara Kutxako arduradunekin baina hitz politak baino ez ditugu jaso»

Loading player...
Donostiako Onkologikoaren artxibo irudia.
Donostiako Onkologikoaren artxibo irudia. (Jon URBE | FOKU)

Onkologiko eraginkor eta monografiko baten defentsan, bere aldarrikapenak Kutxabank Donostian duen egoitzara eraman ditu Onkologikoko enpresa batzordeak, Gaixo eta Pazienteen Batzordearen babesarekin. Bertan izan denetako bat, Jon Galfarsoro izan da, enpresa batzordeko idazkaria. «Bildu izan gara Kutxako arduradunekin baina hitz politak baino ez ditugu jaso», adierazi du Galfarsorok, argudiatuz, ez dietela jaramonik egiten eurek salatutako gabeziei.

Nabarmendu dutenez, Kutxa, Onkologikoa Fundazioaren eragile garrantzitsuenetakoa da, eta ondorioz ardura zuzena du aipatu zentroarekiko eta baita honek egun bizi duen egoera kaskarrarekiko, langile eta pazienteen aburuz.

Besteak beste azaldu dute, %15eko okupazioa baino ez duela Onkologikoak gaur egun eta kirurgia jarduerak izugarri murriztu direla. Egoera iraultzeko, hilabetez aipatu dituzten bi neurriak berretsi ditu enpresa batzordeko idazkariak, izaera «monografikoa» edukitzea eta «integrazioa» Osakidetzan egiturazkoa izan dadila «eraikinarena eta langileena». 

Jaurlaritza Logoa