En direct

Naiz Irratia

Bost emakume oholtzan txapelketako saio batean lehen aldiz

Bakar samar ekin zioten bideari oholtza gainera igo ziren lehen emakume bertsolariek. Egoera, zorionez, eta urte askotan egindako lanari esker, asko aldatu da. Amagoia Mujikarekin begiratu diogu gaiari.

Audio_placeholder

Bost emakume oholtzan txapelketako saio batean lehen aldiz

Loading player...
Nerea Ibarzabal Irungo saioan
Nerea Ibarzabal Irungo saioan (Andoni Canellada | FOKU)

Bertsolari Txapelketa Nagusiko saio batean lehen aldiz bost emakume izan dira aldi berean oholtzan lehian. Historikoa da hori. «Ez da egun batetik bestera altxa den olatua, urtetan egiten ari den lanaren ondorio da», dio Amagoia Mujikak. Hastapenean, «ez naiz sekula ohituko emakumearen ahotsa bertsotan entzutera» bezalakoak entzuten zituen Arantza Lloidik. Baina honaino iritsita, Mujikak aldarrikatu du une honetan oholtza gainean daudenak ez direla emakume edo gizon, «izen abizenak dauzkaten sortzaileak» baizik.

Gaur8n gaiaren inguruko elkarrizketa sorta kaleratu du Amagoia Mujikak. Bidea hasi zuen Arantza Loidirekin, eta denbora honetan bidea urratu izan duten Amaia Agirre, Onintza Enbeita, Ane Labaka eta Oihana Aranarekin hitz egiteko aukera izan du. Irratira ekarri dugu emakumea, hitzez eta gorputzez, baita ikuskeraz ere, oholtza gainera igo duen bidearen bilakaera.

Jaurlaritza Logoa