En direct

NAIZ Irratia

Ane Elordi (Korrika): «Korrika itzela bihurtu da»

22. Korrika masiboaren ostean, AEK-k Ane Elordi izendatu du lasterketaren koordinatzaile berria.

Audio_placeholder

Ane Elordi (Korrika): «Korrika itzela bihurtu da»

Loading player...
Ane Elordi eta Asier Amondo.
Ane Elordi eta Asier Amondo. (AEK)

Ane Elordi zornotzarrak gertutik jarraitu izan ditu Korrikako lanak. Koordinazio taldeko kidea izan da, eta aurtengo edizioan, komunikazio lantaldeko kidea izan da; aurrekoan, furgoneta gidari. Aurrerantzean, lasterketaren koordinatzailea izango da. «Urduri eta ohorez» sentitzen da.

Korrikaren aurpegia izan arren, koordinazioa lantaldea zein herriz herri osatzen diren Korrika batzordeak «oso garrantzitsuak« direla zehaztu du Elordik. Horien artean gertutik izango da Asier Amondo. «Bidelagun izango dut urte honetan zehar. Bere babes osoa daukat».

Euskal Herritar askorentzat bezala, Korrika «oso berezia» da Elordirentzat. Lurraldetasun aldetik, ez dagoela mugarik nabarmendu du.

«Erraldoia izan da hogeita bigarrena, 23a ere halakoa espero da»

2024. urtean burutuko den Korrikaren erronken artean izango da «garai berrietara egokitzea eta behar izanei heltzea». Hala ere, Korrikak sortzen duen jarrera mantentzea izango da desafio nagusia. «Uholde hori ez da mantentzen. Oso gorabeheratsua da. Azken hilabeteetan ezagutzen ari garen erabilera datuak ez dira mesedegarriak. Euskalgintzak horri heldu eta gorantza egiteko formula topatu behar du. Jarrera kontua dela esango nuke».

 

Jaurlaritza Logoa