En direct

Naiz Irratia

Analisi mahaia: Nagua Alba eta Julen Mendoza

Bi astero legez, analisi mahaiaren bueltan batu zaizkigu bi solaskideak. Jose Barrionuevo ministro ohiaren hitzak abiapuntu abiatu dugu berriketa, horren ostean egungo erosketa saskiaz eta EAEko hezkuntza lege zirriborroaz aritzeko.

Audio_placeholder

Analisi mahaia: Nagua Alba eta Julen Mendoza

Loading player...
Vera eta Barrionuevoren espetxeratzea, Felipe Gonzalezek lagunduta.
Vera eta Barrionuevoren espetxeratzea, Felipe Gonzalezek lagunduta.

Zalaparta eragin dute Jose Barrionuevo Espainiako ministro ohiak El Pais egunkarian gerra zikinaz egin dituen aitorpenak. Ezagunak izanagatik ere, arreta eman dute bere adierazpenen tonu lasaiak; bere buruaz duen «zigorgabetasun» sentsazioak eragiten du hori gure analisi mahaiko kide, Nagua Alba eta Julen Mendozaren ustez.

Erosketa saskiaren prezioari eta lehen sektoreak bizi duen egoerari ere errapartu diogu; azken honen argazkia osatu digu Gernikako azokatik zuzenean Onintza Enbeita nekazariak. «Agroekologismoaren» aldeko apunturik ezean, lehen sektoreak ez duela etorkizunik izango nabarmendu dute hizlariek.

EAEko hezkuntza lege zirriborroari begiratuz borobildu ditugu astelehen honetako analisi mahaikoak. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak larunbatean Bilbon 10.000 lagun batu izanari «kasu» egin behar zaiola esan dute; Albak zehaztu du susmoa duela hezkuntza legea ez ote den azkenean alderdien arteko akordio bat izango, hezkuntza komunitateko eragoleak bazter utzita. Mendozak gehitu du beharrezkoa dela eskola publikoaren «dignifikazioa»; polariozazio handia ikusten du auzi honetan, baina hori lagungarri izango litzatekeela deritzo. 

Jaurlaritza Logoa