En direct

Aintzane Mendia: «Oraindik ere gure kontra ari dira»

Astelehenean epaituko dute Aintzane Mendia Tubacexeko langilea, kaleratzeen aurkako protestengatik auzipetua. 15 hilabeteko espetxealdia eskatu dute, autoritatearen aurkako atentatuagatik. Lanera itzuli ostean, giroa gogortu dela ohartarazi du.

Audio_placeholder

Aintzane Mendia: «Oraindik ere gure kontra ari dira»

Loading player...
Ertzaintzaren oldarraldia Amurrioko epaitegietan.
Ertzaintzaren oldarraldia Amurrioko epaitegietan. (Endika Portillo)

Lankideek eta lan gatazka ezberdinetan inputatuak izan direnek prozesua bertan behera uzteko eskatu arren, bere horretan jarraituko du prozedura judizialak. Amurrioko epaitegi aurrean izandako oldarraldietan identifikatu zuten Aintzane Mendia. «Lasai geunden. Elkarrekin hitz egiten, behin lankideak epaitegira sartu ziela. Bat-batean Ertzaintza etorri zen, zabaldu eta gure aurka hasi ziren. Noraino atzeratu behar ginen jarri zuten. Hori bete arren, bultzaka hasi ziren indarkeriaz».

Prozesu judizial ezberdinak abian izan arren, lanean daude kaleratze gutuna jaso zuten Tubacexeko beharginak. Itzuleraz geroztik, egoera kaskartu dela onartu du Mendiak. «Hutsuneak» daudela, adierazi du. «Nire kasuan, lau postu ezberdin betetzea nahi dute. Orain lehengo erdia baina gutxiago gaude, ezinezkoa da. Lanak ezin du aurrera atera».

2022ko udan, Tubacexen mozkinek gora egin zuten eta eskari nabarmena jaso zuen Ekialde Hurbiletik. Kaleratzeen garaian, beharginek bazekiten mozkinak izango zituela enpresak, eta aipaturiko galerak «gezurrezkoak» zirela, erantsi du Aintzane Mendiak.

Jaurlaritza Logoa