En direct

NAIZ Irratia

Miren Gorrotxategi: «Propaganda asko dute aurrekontuek, ez da gastua areagotuko»

Lakuaren aurrekontu proiektuaren inguruko lehen irakurketa «ez da oso positiboa» Elkarrekin Podemosen arabera, diru sarrerak «errekorrekoak» izan diren arren gastu publikoa ez dela areagotu deitoratu du Miren Gorrotxategik NAIZ Irratian, «iazko aurrekontuak kongelatu dituzte».

Audio_placeholder

Miren Gorrotxategi: «Propaganda asko dute aurrekontuek, ez da gastua areagotuko»

Loading player...
Miren Gorrotxategi Legebiltzarrean
Miren Gorrotxategi Legebiltzarrean (Raúl BOGAJO | FOKU)

Gutxieneko errenta bermatzeko erreforma adostu ostean askok Elkarrekin Podemos ikusten du EAJ-PSEren lehentasunezko kide gisa 2023ko aurrekontuak onartze bidean. Ez du aukera baztertu Miren Gorrotxategi bozeramale parlamentarioak NAIZ Irratian, «jendearen bizi baldintzak hobetzeko aukera ikusten badugu sartu egiten gara eta lan egiten dugu», baina Pedro Azpiazuk asteazken honetan aurkeztutako proiektuak «propaganda asko» duela uste du.

Diru sarrerak asko areagotu direla azken urtean nabarmendu du Gorrotxategik eta hori baliatu ordez «aurrekoekin alderatuz gero kongelatuta agertzen dira». Gainera, dauden igoerak «inflazioak jan egingo ditu», bere hitzetan.

Akordiorako prest dago Elkarrekin-Podemos? Miren Gorrotxategiren erantzuna: «Gure gerturatzeak ez dira taktiko-estrategikoak, edukiaren araberakoak baizik. Edozein gobernu ekintzatan ikusten badugu eskua sartzeko aukera dugula, herritarren gehiengoarentzat bizi-baldintzak hobetzeko aukera dugula, sartu egiten gara, lan egiten dugu eta adostu egiten dugu».

Hezkuntza Legea: «Gobernuak ez du hitzarmena errespetatu»

Hezkuntza lege berriaz galdetuta «ez betetze sentsazio bat» duela dio Gorrotxategik, Hezkuntza Batzordean alderdiek adostutakori bizkar eman dio Gobernuak bere hitzetan, «galdu egin dira itun horretan zeuden hainbat elementu, galdu egin dira eskola publikoa indartzeko eta segragazioaren aurka aritzeko neurri zehatzak». Bere ustez lege aurreproiektuak «ez du adostutakoa errespetetzen» eta jarrera aldaketa bilatuko dute, «Gobernua iritziz aldarazten saiatuko gara, har dezala abiapuntutzat hitzarmenean adostutako»

Jaurlaritza Logoa