En direct

Naiz Irratia

«Ertzaintzaren atestatua gezurrez beteriko errelato bat da»

Algortako Mungimendu Feministako bi kidek epailearen aurrean deklaratu behar izan dute, Ertzaintzari Portu Zaharreko jaietan ziztada bat jaso zuen adingabea artatzea eragotzi ziotela leporatuta.

Audio_placeholder

«Ertzaintzaren atestatua gezurrez beteriko errelato bat da»

Loading player...
Getxoko Auzitegian elkarretaratzea egin dute bi feministei babesa adierazteko
Getxoko Auzitegian elkarretaratzea egin dute bi feministei babesa adierazteko (Aritz Loiola | FOKU)

Oihane Landazabal, Algortako Mugimenduko Feministako kideak berretsi du eurak izan zirela Portu Zaharreko jaietan ziztada bat jasan zuen emakumea artatu zutenak eta «Jaurlaritzak martxan zuen protokoloa» jarraitu zutela. «112ra zuzenean deitu eta Ertzaintzarekin prozesu guztia koordinatu genuen, erabat laguntzaile izan ginen eta batere oztopatzaile», azaldu du Naiz Irratian.

Protokoloa hautsi izana egozten die Ertzaintzak mugimenduko bi kideri eta Getxoko Auzitegian deklaratu behar izan dute ostegun goiz honetan desobedientzia delitu larria egotzita. Atestatua irakurtzeko zailtasunak izan dituztela salatu du Landazabalek eta gaineratu bertan bildutako errelatoa «gezurrez beteta» dagoela. Bi arrazoi ikusten ditu poliziaren jarreran, batetik, «antza bi dispositibo zeuden martxan baina euren artean ez zuten koordinaziorik eta gugan jarri nahi dute pisua», eta bestetik, Ertzaintzak bere hitza edozeren gainetik jarri nahi izatea, «ez dakite gauzak beste era batera kudeatzen».

Jaurlaritza Logoa