En direct

Bigarren Kafea

Tomate zopa eta 'Ekiloreak' aldaketa klimatikoari aurre egiteko

Duela astebete, Just Stop Oil talde ekologistako bi kide Londresko National Gallery museora sartu ziren eta tomate zopa jaurti zioten Van Goghen 'Ekiloreak' artelanari. Maria Romero Laspiur diseinatzaileak ekintza horrek sortu dituen eztabaidak azaldu dizkigu. 

Ekintzaileak Van Goghen artelanaren aurrean.
Ekintzaileak Van Goghen artelanaren aurrean. (JUST STOP OIL)

'Van Gogh' eta 'Ekiloreak' hitzak trending topic izan dira azken egunetan, Just Stop Oil talde ekologistaren ekintza baten ondorioz. Tomate zopa bota zioten artelanari, erregai fosilen ustiaketaren aurkako hausnarketa sustatzeko asmoarekin. Beira batek babesten du margolana eta beraz, ez da kaltetu, baina artearen zale asko haserretu egin dira.

Just Stop Oil 2022ko otsailean sortutako elkartea da. Erresistentzia zibila erabiliz Britainia Handiko Gobernuaren petrolio- edo gas-proiektu berriak eta Erresuma Batuko petrolio lizentzia berri guztiak bertan behera uztea eskatzen dute. Uztailaren 4an, John Constable artistaren 'The Hay Wain' artelanari marrazki bat itsatsi zioten, baina arrakastatsuagoa izan da Van Goghen artelanarekin egindako ekintza. 

«Aldaketa klimatikoak eta arteak ba al dute zerikusirik?» edo «zergatik aukeratu dute artea aldarrikapen hauek egiteko? »galdera horiekin etorri da Maria Romero Laspiur diseinatzailea Bigarren Kafea saiora.

 

Jaurlaritza Logoa