

En direct 14:00h - 15:00h
KirolHaria
15:00h - 17:00h
Zebrabidea
17:00h - 18:00h
Iruindarra

Dantzari eta musikariz osatutako Bilaka kolektiboko kide da Xabi Etcheberry. Bost-sei urterekin astronauta izan nahi bazuen ere, orain «espazioak beldurtu egiten nau» dio. Txikitan euskal dantzan aritu zen, baina «dantzari kaskarra nintzen eta arrabitariak falta zirenez, horrela hurbildu nintzen musikara eta hor jarraitzen dut».
Baionan egoitza duen kolektiboa bost dantzari profesional eta hiru musikarik osatzen dute, eta hori zen taldea sortzearen arrazoietako bat, «dantzari taldea egonkortzea».
Egitasmoaren baitan bi ardatz dituztela dio, «lehen ardatzean, idazkera berriko sorkuntzak egin nahi ditugu eta bigarren ardatza, berriz, koreografiatutako dantza desakralizatzea da». Izan ere, hori dute taldearen xede, «dantzaldien bidez jendea dantzaraztea, dantzaldi herrikoiak egitea». Azken batean, «oholtzak ez du balio kalean ez bada existitizen».
Martin Harriague koreografo garaikidearekin sortu dute euren azken lana, 'Gernika'. Ez zuten «azaleko zerbait sortu nahi» eta esperantzaz amaitu nahi zuten, zirkuluak gizartea elkartzeko duen garrantzia ere azaleratuz. Ez zuten bonbardaketari buruz bakarrik aritu nahi, «Gernikaren inguruan egon diren beste mugimendu batzuei buruz ere hitz egin nahi genuen. Bigarren mundu gerra bukaeran, esaterako, Naziak kanporatzen lagundu zuten gernikar askok».
Lan hau burutu ahal izateko, oso dokumentazio lan handia egin dute, eta horretarako Gernikako Lobak taldearekin harremanetan egon dira. Sorkuntza prozesuaz aritu gara Xabier Etcheberryrekin Bigarren Kafean.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
