En direct

NAIZ Irratia
Entrevue
Mitxel Lakuntza
ELAko idazkari nagusia

«Pobretze fase batean gaude eta horri aurre egiteko neurri politikoak behar dira»

Soldatak igo. Hori da Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak gurean behin eta berriz egin duen aldarrikapena. Gehien irabazten dutenek zerga gehiago ordaintu behar dutela aldarrikatu du, eta bereziki, enpresen etekinen zergetan egin du azpimarra.

Audio_placeholder

«Pobretze fase batean gaude eta horri aurre egiteko neurri politikoak behar dira»

Loading player...
Mitxel Lakuntza, ELA sindikatuko idazkari nagusia
Mitxel Lakuntza, ELA sindikatuko idazkari nagusia (Aritz LOIOLA FOKU)

Esparru pribatuan eta publikoan, bietan soldatak igotzeko beharra azpimarratu du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak.

Hala erantzun du EH Bilduren Ongizate Itunaz ari zenean. Independentistek irabaziak enpresetan geratzearen inguruan egin duten proposamena begi onez ikusten duela esan du Lakuntzak, baina ezer baino lehen soldaten igoera bat eman behar dela: «Pobretze fase batean gaude eta horri aurre egiteko neurri politikoak behar dira, baina soldatak igo behar dir lehenbizi. Etekinak dituzten enpresek batez ere hori egin behar dute».

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak aurreratutako Errenten Itunaz galdetuta ere, erantzun bera Lakuntzak: «Urkulluk egin behar duena soldatak igotzea da; Azpiazuren proposamena gauzatzen bada langile publikoek %20 galduko dute eros ahalmenean».

Azken asteetan hainbat neurriren aurka hitz egin izan dute enpresa handienetako ordezkariek. Antonio Garamendi CEOEko burua izan da asteon aberatsez eta pobreez ez dela hitz egin behar iradoki duena. Lakuntzaren ustetan, euren gaur egungo pribilegioak mantentzeko posizioak dira: «Batzuk estatus pribilegiatu batean daude eta Garamendik horien interesak defenditzen ditu. Horiek ez ikustarazteko eta politika batzuk aintzat ez hartzeko esaten du esaten duena; begibistan dago pobreak daudela, eta aberatsak daudela ere bai».

Fiskalitateari dagokionez gaur egun enpresek euren irabazien %7 besterik ez dutela ordaintzen salatu du ELAko idazkari nagusiak eta hori zuzendu egin behar dela nabarmendu du.

Jaurlaritza Logoa