En direct

Naiz Irratia

Zein da 2022ko Nobel Sarien logika?

2022ko Nobel Sariak banatu berritan, zientzia arlokoetan jarri dugu fokua Eluyharreko Ana Galarragarekin. Sarituen %96 gizonezkoak direla nabarmendu du. Iñaki Soto GARAko zuzendariarekin Bakearen Nobel Sariaz aritu gara, «ez dira ausartu Zelenski saritzen», dio.

Audio_placeholder

Zein da 2022ko Nobel Sarien logika?

Loading player...
Alain Aspect, John F. Clauser y Anton Zeilingier han siido distinguidos hoy con el Premio Nobel de Física 2022.
Alain Aspect, John F. Clauser y Anton Zeilingier han siido distinguidos hoy con el Premio Nobel de Física 2022. (JONATHAN NACKSTRAND | AFP)

Dinamita asmatuta aberastu zen Alfred Nobel zientzilari suediarra. Gizartearentzat onuragarriak diren ikerketak saritzeko egitasmoa ere berak sortu zuen. 1901. urtean hasi ziren sariak banatzen eta ikur bihurtu dira.

Elhuyarreko Ana Galarragarekin aztertu ditugu nobel sariak, orohar, eta zientzia arlokoak bereziki. Interesa pizten diote sari hauek, zientziaz bete-betean hitz egiteko aukera ematen dutelako. Uste du sarituak direnek aitortza merezi duten arren, nor ez den saritzen ere kontuan hartu behar dela. Eta nor saritzen da? Ba, gizon zuri mendebaldarra, kasuen %96ean

Galarragaren iritziz diskriminazioa argia eta anitza da, eta ez du esperantza handirik balizko aldaketa batekiko. Aurten araua hautsi duen elementu bat nabarmendu nahi izan du Galarragak, sarituetako bi ez dira heterosexualak.

«Ez dira ausartu Bakearen Nobel Saria Zelenskiri ematen»

Iñaki Soto GARA egunkariko zuzendariarentzat kiniela moduko bat da Bakearen Nobel Saria, aurten Ukraina protagonista izango zela nahiko argi zegoen arren. «Gehienok uste genuen Zelenskiren aukera zela posibleena baina ez dira ausartu, Bakearen Nobel Saria gerran dagoen bati emateko irakurketa etiko-politiko oso sakon bat egin behar da, aurretik egin dute, adibidez Obamari eman ziotenean, baina uste dut asmatu dutela gerran dagoen gizon bati ez ematen». Edonola, oro har, Nobel Sariak «oso degeneratuta» daudela uste du eta «interes oso nabarmenei» erantzuten dietela.

2020tik espetxean dagoen Ales Bialjatski abokatu eta ekintzaile bielorrusiarra saritu izanak presoei begira jarri du Soto eta baieztatu du «logikoa litzatekeela kartzelan daudenei gehiagotan» ematea saria. Soilik lau aldiz izan da saritua kartzelan dagoen norbait Bakearen Nobel Sariarekin. Haratago, ordea, bielorrusiar bat hautatu izanaren atzean «borondate politiko argia» ikusten du, «Atlantismoaren barruan Bielorrusia kokatzea, bera delako Errusiaren asmoak babesten dituen estatu bakarra».

Jaurlaritza Logoa