En direct

Anaiz Funosas: «Etapa bat pasa da»

Xistor, Jon eta Jakesen baldintzapeko askatasuna «bake prozesuaren aitzinamendua eta ondorioen konponbidea bermatzeko helduleku bat da», ziurtatu du Bake Bideako lehendakariak. Aurrerantzeko erronkatzat jo ditu indarrean diren zigor gehigarriak eta iraganari begirako ariketak.

Audio_placeholder

Anaiz Funosas: «Etapa bat pasa da»

Loading player...
Anaiz Funosas uztailak 23ko blokatze eguna iragartzen.
Anaiz Funosas uztailak 23ko blokatze eguna iragartzen. (Guillaume FAUVEAU)

Bake Bideak eta bakegileek uztailak 23ko blokatze egunaz geroztik lanean jarraitu dute Jakes Esnal eta Ion Kepa Paroten baldintzapeko askatasuna lortzeko. Anaiz Funosasek azken hilabeteetan hautetsiek eta desobedientzia zibilean jardun dutenen lana nabarmendu du «gortearen posizioaren aldaketa» ekarri duelako.

Bake prozesuak aurrera egin eta euskal gatazka konpontzeko, baldintzapeko askatasunarekin fase bat itxi eta beste bat hasten dela baieztatu du Bake Bideako kideak. «Ez genuen irudikatzen preso eta iheslarien etxeratze prozesua, eta iraganari begira egin beharko dugun ariketa hori, ez bagenu lortzen etapa hori pasatzen. Hau da, biziarteko zigorra efektiboa ez izatea eta fiskaltza antiterroristaren apustua zapuzten».

Fiskaltza antiterroristaren jarrera aldaketa Aietez geroztik Ipar Euskal Herrian ezarri den lan metodo eta dinamikaren ondorio dela, adierazi du Funosasek. «Bake prozesuaren existentzia onartu da. Hautetsien babes lana eta jendartearen giroa berme bilakatu da. Ondorioz, honekin justifikatzen dute fiskaltzak defendatzen duen berriz gertatzeko arriskua bertan behera gelditzea».

Esnal eta Paroten baldintzapeko askatasunaren ostean, bake prozesua bururaino eraman nahi du Bake Bideak. Hurrengo erronken artean daude lurralde debekuak edota Fijait txostenak.

Jaurlaritza Logoa