En direct

Naiz Irratia

«Komunikabideen munduan izen ona du NAIZek»

Hamar urte igaro dira NAIZek ere argia ikusi zuenetik, eta hamar urte ez direnez berehalakoan pasatzen, atzera begira jarri gara aurrera egiteko inpultsoa hartzeko bada ere, Iñaki Altuna zuzendariarekin.

Audio_placeholder

«Komunikabideen munduan izen ona du NAIZek»

Loading player...
NAIZen portada zaharra.
NAIZen portada zaharra. (Andoni CANELLADA | FOKU)

2012ko ekainaren 2an abiatu zen NAIZ eta pozez gogoratzen du egun hura Iñaki Altuna zuzendariak. «Sekulako aldaketa» izan zen, bere esanetan. Testuinguru politikoa oso berezian abiatu zuen bere bidea NAIZek, ETAk ekintza armatuen amaiera iragarri zuenetik hilabete gutxira. Altunak baieztatu du garai berri horrek auspotuta ere ekin ziola bere bideari egitasmoak, «konfrontazio armatua ardatz izan zuen ziklo luze batetik, aldaketa baten erdian geunden, egia da NAIZ ere pixkat arnas eta gogo horrekin jaio zela, horri auspoa emateko, eta horrek auspoa emanda ere, esanguratsua da garai hartan sortzea proiektu berria».

NAIZen sorreraren oinarrian zein hausnarketa egon zen galdetuta, hiru elementu aipatu ditu. Batetik, Interneten pisua handitzen ari zela, bestetik, bertan kokatzeko harpidetza sistema ezartzea erabaki zela eta markari ere garrantzia eman zitzaiola, garai berri baten hasiera markatze aldera. Izenak badu bere zentzua, noski. GARA batetik, NAIZ, bestetik. Proiektu komunikatibo honen funtsa bere komunitatea dela azpimarratu du Altunak, baina kolektibotasuna ukatu gabe, NAIZ izenarekin, noraberak komunitateari ematen dion indarra nabarmendu nahi izan zela.

10 urteren ostean balorazioa positiboa da oso. Zuzendariak uste du NAIZek erreferentzialtasuna lortu duela eta «komunikabideen munduan izena ona» duela. Azken urteetan gainera, bereziki azken bi urteetan, hazkunde handia izan duela baieztatu du.

Jaurlaritza Logoa