En direct
Garazi Aranburu, Eneritz Genua, Ander eta Markos Murua, Joseba Pastor, Enara Rodriguez eta Pablo Zurutuza. Ahotsak, koroak, gitarra akustikoa, elektrikoa, tronboia, teklatuak, bateria, biolina, baxua… Hori guztia eta askoz gehiago da Mugan taldea.
2020ean kaleratu zuten lehen kanta, eta orain lehen diskoa besapean dutela etorri dira; maiatzaren amaieran argitaratutako lana. «Prozesu luzea izan da, hiru urtekoa». 'Bizirik ez bagaude' izena du diskoak, rock, pop eta folk musika goxotasunez uztartzen duen harribitxia. «Haserre edo triste gaudenean idazten ditugu kantuak» aitortu digu Pablo Zurutuzak.
Bizirik egoteari buruzko hamarnaka erreferentzia topa ditzakegu letretan, eta baita lanaren izenburuan ere. «Bizirik egotea asko sentitzea da, eta horrek gauzak politak ekartzen ditu» kontatu digu Zurutuzak.
Zazpi taldekide izateak baditu abantaila eta desabantailak, baina «elkarrekin pixkanaka musika ulertzen hasi gara» esan digu abeslariak.
Zeresan handia emango du zazpikote honek.