En direct

Hegoi Belategi

Nola ekin diote euskal ikasleek USE hautaprobari?

17.000 bat ikaslek egingo dute egunotan unibertsitatean sartzeko ezinbesteko urratsa: Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa, lehenago Selektibitatea deitzen zena. Azterketa hastearen atarian, Donostiako EHUren campusean izan da NAIZ Irratia ikasleekin hitz egiteko.

Audio_placeholder

Nola ekin diote euskal ikasleek USE hautaprobari?

Loading player...
Asteazken honetan hasi dute USE hautaproba EAEko ikasleek. Irudian Donostiako EHUn azterketa egin duten ikasleak.
Asteazken honetan hasi dute USE hautaproba EAEko ikasleek. Irudian Donostiako EHUn azterketa egin duten ikasleak. (JON URBE | FOKU)

Urtero errepikatzen den irudia: Euskal Herriko unibertsitateetako campusak ikaslez betetzen dira, unibertsitaterako bidean ezinbesteko den Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egiteko, duela ez hain beste Selektibitate deitutakoa. 17.000 ikasle inguru daude deituta hautaprobara deituta Hego Euskal Herrian. Nafarroan astearte honetan (ekainak 7) hasi zituzten azterketak 3.076 ikaslek.

Asteazken honetan (ekainak 8) heldu zaie txanda Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 13.300 ikasle ingururi. Aurreko urteetako kopuruak errepikatzen badira, %90ak gaindituko du hautaproba.

Donostiako campusera jo du NAIZ Irratiak ikasleen iritziak jasotzera azterketa hasi aurretik. Gehien gehienak urduri zeuden arren, tartetxo bat eskaini dute hautaprobari nola ekiten dioten azaltzeko, baita azterketaren inguruan duten iritzia emateko ere.

 

Jaurlaritza Logoa