En direct

Naiz Irratia

Satlantis: «Urdaneta sateliteak ingurumen arazoei heltzeko informazio baliagarria emango digu»

Asteazken gauean zeruratu zuen Satlantis euskal enpresak Urdaneta izeneko satelitea. «Ondo joan da, espero bezala», azaldu digu Eider Ocerin estrategia zuzendariak. Ingurumenaren arazoei aurre egiteko irudi eta informazio mamitsua espero dute bertatik jasotzea. 

Audio_placeholder

Satlantis: «Urdaneta sateliteak ingurumen arazoei heltzeko informazio baliagarria emango digu»

Loading player...

«Egun polita izan zen asteazkenekoa. Dana ondo joan da, espero genuen moduan», azaldu digu Eider Ocerin Satlantis-eko estrategia zuzendariak. Urdaneta izeneko satelitea zeruratu zuten egun horretan, NASArekin elkarlanean, Floridako Kennedy zentro espazialetik.

Lurra behatuko duen erresoluzio handiko kamera doa satelite horretan, eta datozen hilabeteetan «informazio interesgarria» jasotzea espero dute bertatik: «Lurraren argazkiak aterako ditu 500 kilometroko altueratik, lurraldearen ingurumena, natura, kostaldeak... ikusi ahal izango ditugu eta baliagarriak izango dira gizartearen eta ingurumenaren arazoei aurre egiteko. Adibidez, baliagarria izango da itsasoan plastikoaren kutsadura neurtzeko, edo berotegi efektuaren inpaktua ikusteko...».

Kalibrazio neurri guztiak egin behar dituzte lehenik eta behin, beraz, lehen irudiak bi hilabete barru jasotzen hastea espero dute. Abiada bizian joango da, gainera: Sateliteak 95 minutu beharko ditu planetari buelta emateko, beraz egunean 15 buelta egingo ditu. Eta buelta bakoitzean, noski, milaka argazki ateratzeko aukera emango du. Satelitea orbitan «lau edo bost urte» egotea espero dute. 

NASArekin elkarlanean

Hirugarren misioa dute NASArekin elkarlanean, lehen aldia prozesua hasieratik bukaerara eurekin burutzen dutela. 2020an izan zen lehen elkarlana, pasa den urteko abenduan, berriz, orain arteko azkena. Protokolo zehatzak bete behar izaten dituzte eurekin lan egiten dutenean. 

Satelitearen 'Urdaneta' izenaz galdetuta, kontatu du Ocerinek «euskal marinelaren omenez» jarri diotela, Filipinetatik AEBra itzultzeko egin zuen bidea oroitzeko.

Jaurlaritza Logoa