En direct

Bigarren Kafea

Kotoiaren gosetetik fast fashion industriara

Audio_placeholder

Kotoiaren gosetetik fast fashion industriara

Loading player...
Bask Brand / Facebook.
Bask Brand / Facebook.

Bask-eko kide den Mikel Izurieta Galarraga izan dugu gaur Bigarren Kafean. Bask etxean fast fashion industriaren aurka egiten dute, moda egiteko beste modu bat erakutsi eta gaur egungo industriaren errealitatea ezagutarazten dute. Gaurkoan kotoiaren gosetearen berri eman digu; 1861 eta 1865 urteen bitartean kotoiaren industriak izan zuen eraldaketa izan zen, gaur egungo industria eta ekoizpenaren egoeraren aurrekari. 

Modaren industriaren errealitate nagusia lan-baldintza kaxkarrak, herrialde garatuetan kokatzen diren enpresen ekoizpen prozesua garatu gabeko herrialdeetara esportatzea, ingurumenaren gaineko eragin txarra eta jasangarritasun eza, kapitalismo bortitzaren adierazlea etab. luze batez osa genezake. Baina errealitate hau, gaur egungo gizartearen gehiengoa bezala, historiaren eraginez sortutako ondorengoa da.

1861 eta 1865 urteen bitartean kotoiaren gosetea gertatu zen, AEBetako gerra zibiletik Erresuma Batuko kolonialismora, hamaika faktorek eragindako gertaerek kotoiaren ekoizpena eraldatu egin zuten. Historiak asko laguntzen digu gaur egungo errealitatea ezagutzen, baita eraldatu nahi badugu. Esaterako, Bangladesh munduko hirugarren ekoizle nagusia da gaur egun eta egoera hau kotoiaren gosetearen ondorio da.

Kotoiaren gosetearen eraginak gaur egun nola bizi ditugun kontatu digu Mikel Izurieta Galarragak Bigarren Kafean.

 

Jaurlaritza Logoa