En direct

Bigarren Kafea

Getari Etxegarai: «Lokartzen hasten naizenean etortzen zaizkit ideiarik onenak»

Ikastetxean antzerkiarekin topo egin zuen, eta bizitza aldatu zitzaion Getari Etxegarai aktore eta zuzendariari. Bigarren Kafean bere ibilbidearen errepasoa egin dugu. 

Audio_placeholder

Getari Etxegarai: «Lokartzen hasten naizenean etortzen zaizkit ideiarik onenak»

Loading player...
Getari Etxegarai 'Erlauntza'  lanean
Getari Etxegarai 'Erlauntza' lanean

Jaiotzez aktorea da Getari Etxegarai Turrillas. Bizpahiru urte zituenean eta amamak zer izan nahi zuen galdetzean, bedettea izan nahi zuela aipatzen omen zuen. Betidanik izan du, beraz, ikuslegoaren aurrean egoteko gogo hori. Horren adibide garbiak dira azken urteetan egin dituen lanak: 'Lotsagabeak/Sinverüenzas', 'Errudun jaioak', 'Inalaknbrikak', 'Simpliccissimus', 'Striptease' edo 'Erlauntza'.

Azken horrekin dabil orain buru-belarri, Madrilen. «Horrelako aukerak oso gutxitan gertatzen dira bizitzan, eta guri tokatu zaigu, beraz, gozatzen ari gara» kontatu digu. Hasierako beldurrak gaindituta, sekulako arrakasta eduki dute. «Ahoz ahokoa izugarria izaten ari da eta publikoaren arreta itzela».

Mireia Gabilondok zuzendutako komedia horrekin Euskal Herriko oholtzak zeharkatu zituzten, eta 2020ean zinemara egokitu zuten. «Pandemia betean, pelikula egiteko aukera opari bat izan zen» aitortu digu. 

Horretaz gain, telebistan ere aritu da. 'Mi querido Klilowsky', 'Euskolegas', 'Kuxkuxeroak', 'Goenkale'… Eta azken denboraldian arrakasta handia izan duen 'Barre librea' saioan. Sekulako erronka izan zen; izan ere, «umorea egitea geroz eta zailagoa da, azala finegia dugu akaso». 

Getari Etxegarairen ibilbidearen errepasoa egin dugu Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa