En direct

Sara Iriarte

«Denok ikusi izan ditugu homofobia kasuak, nahiz eta hauetaz guztiz kontziente ez izan»

LGTBIfobia gure gizartean beti egon da presente, nahiz eta kasu hauek azken aldian oihartzun handiagoa izan duten. LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, NAIZ Irratia kalera irten da, gai hau uste bezain ezkutatua edota kamuflatua dagoen edo ez jakite aldera.

Audio_placeholder

«Denok ikusi izan ditugu homofobia kasuak, nahiz eta hauetaz guztiz kontziente ez izan»

Loading player...
Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna
Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Harriak jarri ohi ditugu «ezberdin» gisa izendatzen ditugunen bidean. Kosta egiten zaigu onartzea, baina horrela da. Harri horien artean, besteak beste, aurki dezakegu hurrengoa: LGBTIfobia. Lehen ez zuen izenik, baina ezin ukatu ez zenik. Egun, badu izena, baina ez ote da LGTBIfobiaren gaia ‘sasi-onarpen’ bihurtu gure gizartean, izan ere, eraso homofoboek ez dute etenik.

NAIZ Irratian kaleak hitz egin du gai honen inguruan, eta jendearen iritziz «denok bizi edo ikusi izan ditugu gure bizitzan zehar homofobia kasuak, nahiz eta hauetaz guztiz kontziente ez izan».

Kaleak argi du beraz: LGBTIfobiaren gaia onartuta dagoen gaia da, hala egon behar delako, ez baita politikoki zuzena homofobiaren aurka ez egotea. «Uste dut gai hau onartuta eta normalizatuta dagoela , horrela egon behar duelako, hau da, publikoki homofoboa izan ezin zarelako. Baina, maskulinitatea oso garatuta dagoen gizon talde batean adibidez, errealitatea ez da hori. Esparru horretan oso homofobia handia dago, baina ez da onartzen eta ezta normalizatu ere».

Kaleak gehitu nahi izan du «izugarrizko lana egin dela gai honen inguruan, eta ikusgarritasuna eman zaiola. Hala ere, borroka ez dago guztiz amaituta, eta esango nuke, egun ikusten diren eraso homofoboak geroz eta bortitzagoak direla».

Baina, nola aldatu egoera? «Informatu, enpatia izan eta batez ere etorkizuneko gazteak gai honetan hezi. Erreferenteak ere gai honetan oso garrantzitsuak dira, eta baita ere hauei ahotsa ematea».

Jaurlaritza Logoa