En direct

Bigarren Kafea

«Elikaduraren eredua nolakoa den pentsatzea tokatzen zaigu»

'Zure Platerean Hasten da Mundua' dokumentala egin du Landarlan Ingurumen Elkarteak On Produkzioak ekoiztetxearekin elkarlanean. Elikaduraren kontsumoari buruz hausnartzeko gonbidapena da. 

 

Audio_placeholder

«Elikaduraren eredua nolakoa den pentsatzea tokatzen zaigu»

Loading player...

Non, zer eta nori erosten diogo erosketak egitera goazen bakoitzean? Elikaduraren kontsumoa eraldaketaren sozialaren lehen urratsa izan daiteke. Horregatik, kontsumo arduratsuari buruzko hausnarketa bultzatzeko, 'Zure Platerean Hasten da Mundua' dokumentala sortu dute Landarlan Ingurumen Elkarteak eta On Produkzioak ekoiztetxeak. 

Zuzeneko salmenta, txikienei erosteko hautua eta agroekologia bultzatzea da Landarlanen proiektuaren helburua, eta horixe egin dute dokumental honekin. «Lehen, boteilak itzultzen genituen dendetara eta esnea marmitan jasotzen genuen, baina orain sistena kapitalista neoliberalaren tranpan erori gara» esan digu Aloña Jauregi Irastorzak. 

«Dokumentalean lau errealitate ezagutuko ditugu: nekazari bat, abeltzain bat, erlezain bat eta kontsumitzaile bat» kontatu digu Ion Fontenla Sukia zuzendariak. Elkar ulertzen dira Jauregi eta Fontenla, 2018an 'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentala egin baitzuten, Aralarko balioen defentsan. Proiektu harekin 80 emanalditik gora egin zituzten; «gaiak kezka sortzen zigun orduan, eta orain ere bai». 

Oraingoan, elikadura izan dute hizpide. «Gizakiak zerbait behar badu, hori jana da» esan digute, baina argi daukate «elikaduraren burujabetza prozesu luze bat da». 

Jaurlaritza Logoa