En direct

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria
Entrevue
Ixone Retes
Tubacexeko langilea

Ixone Retes: «Kaleratzerik ez da egon, baina oraindik ere asko dago egiteko»

Tubacexeko langileek «20 – 30 isunetik gora» jaso dituzte, isun ekonomiko eta espetxe-zigor eskaerekin. Zigorretan Mozal legea aplikatu da, langileen ustetan «bertan behera egon behar zuen legea» eta herritarren zein langileen aurka jotzeko erabiltzen dena.

Audio_placeholder

Ixone Retes: «Kaleratzerik ez da egon, baina oraindik ere asko dago egiteko»

Loading player...
Ixone retes eta Sergio ZaballaTubacexeko LABeko ordezkariak.
Ixone retes eta Sergio ZaballaTubacexeko LABeko ordezkariak. (Monika del Valle | FOKU)

Lan-gatazka kolektiboa izan arren, Ixone Retesek salatu du zigorrak indibidualki jasotzen ari direla. Greba eskubideak defendatu beharrean, herritarrak zigortzen ari direla arbuiatu du. «Bidea prestatzen ari dira beste gatazka batzuetan beldurra sartu, eta gure eskubideak ez defendatuz». Besteak beste, Ertzaintza jipoitu izana leporatu diote Tubacexeko langile bati, 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarriz.

Isunen artean, Laudioko udalak ezarritakoa «bereziki mingarritzat» jo dute Tubacexeko langileek. LAB sindikatuko ordezkariak azaldu du, «kamioien ibilera oztopatzeagatik» ezarri dela zigorra eta udaltzainen partetik «gezur asko» esan direla.

«Oraindik borrokan jarraitzen dugu»

Ia zortzi hilabeteko grebaren ostean, langileek eta enpresak 129 kaleratzeak bertan behera uztea eta Tubacexek Auzitegi Gorenean ezarritako errekurtsoa kentzea adostu zuten. Konpromisoak bete direla onartu du Retesek baina «zigorrek» bere horretan jarraitzen dutela aipatu du. «Bideo kamerez josi gaituzte eta santzioekin mehatxatu gaituzte».

Tubacexeko langileak salatu du botere ekonomikoak «aseezinak» direla. «Irabaziak handitu nahi dituzte gure bizitzekin jolastuz», zehaztu du.  

Eskualdeak ikusi du «ahal dela»

«Hasiera puntu bat izan da. Urteetan isilik zeraman mugimendua edo borrokatzeko grina berpiztu egin da», dio Retesek. Tubacexeko grebaren ondorio artean baitago Aiaraldeak bizi izan duen langileriaren borrokaren emendatzea. Grebaren garrantzia nabarmendu du.

Jaurlaritza Logoa