En direct

Naiz Irratia

Euskal komunitatearen elkargune izango da Korrika Berlinen ere

Euskal Herrian bere lehen kilometroak dituenean helduko da Berlinera Korrika ere. Larunbatean izango dute bertan euskal komunitatea batzea asmo duen euskararen aldeko lasterketa. Han bizi den Maddalen Subijanarekin izan gara hizketan. 

Audio_placeholder

Euskal komunitatearen elkargune izango da Korrika Berlinen ere

Loading player...
Korrika Berlinen, aurreko edizio batean
Korrika Berlinen, aurreko edizio batean (@EuskalKultura)

Munduko hainbat txokotara helduko da Korrika apirilaren 2an, larunbatean: izango da Sidney-n, Montrealen, Mallorcan, edo Txileko Santiagon, eta izango da Berlinen ere bai. Guztia prest dute horretarako, «baita lekukoa eta azkeneko mezua ere», han bizi den Maddalen Subijanak azaldu digunez. 

Seigarren edizioa du normalean Euskal Etxeak antolatu izan duen Korrikak, aurten Euskal Etxepare Institutuko Irakurletza taldea ere batu da antolaketara. Eskuz esku eramango dute euskararen aldeko mezua, «haurren, euskara ikasleen, edota euskararen aldeko jarrera duten hainbat eragileen eskuetatik» igaroko dena. 

Kontuan hartzekoa den euskal komunitatea dute Berlinen, urtean zehar hainbat ekimen egin ohi dituenak. Orain Korrika antolatzea egokitu zaie; Subijanarentzat lehen Korrika izango dena bertan, baina «Euskal Herrian bizitzea bezalakoa» dena berarentzat. 

Asteburu honetan izango dute ospakizun nagusia, baina hurrengorako ere antolatu dituzte kontzertuak, Tatxers, La Rekba eta Txakurrak musika taldeekin. 

Jaurlaritza Logoa