En direct

Ainara Rodriguez / Sara Iriarte
Entrevue

«Hausnarketa bat egin behar dugu erosketa ereduaren inguruan»

Garraiolarien grebak merkatalguneetan hornikuntza falta eragingo duenarekin mehatxu egin dute hainbat sektoretatik, baina Donostiako Bretxako merkatarien presidente Salva Agirrek dio ez dela nabari elikagai faltarik momentuz. Azokako argazkia osatu du NAIZ Irratian.  

Audio_placeholder

«Hausnarketa bat egin behar dugu erosketa ereduaren inguruan»

Loading player...
Donostiako La Bretxa merkatalguneko artxiboko irudia.
Donostiako La Bretxa merkatalguneko artxiboko irudia. (Gorka RUBIO | FOKU)

Astebete pasa da dagoeneko garraiolarien enpresa txiki eta autonomoen greba mugagabea hasi zenetik eta, ondorioz, sektore batzuk geldialdian izan dira azken egunetan. Arrantzaleak, esaterako, astebetez geldirik izan dira, arraina establezimenduetara nork eraman zuen ez zekitelako eta erregaiaren prezioak ez duelako itsasoratzea bideragarri egiten. Astelehen honetan aztertuko dute ondorengo egunetan zer egingo duten. 

Hornikuntza falta hori ez da bereziki sumatu, ordea, Donostiako Bretxa merkatalgunean. Bertako merkatarien elkarteko presidente Salva Agirrek osatu du azokaren argazkia NAIZ Irratian. Arrandegietan izan da «arrain konkreturen baten falta, antxoa esaterako», baina ostera normaltasuna dela nagusi nabarmendu digu: «Hemen ez dago alarmarik, saltzaileak eta erosleak normaltasunez ari dira».

Arazorik aurreikusten ote duten galdetuta, alde horretatik «lasai» daudela gaineratu du merkatariak. 

Hori bai, hedabideetan edo zenbait sektoretatik piztu den alarma egoera dela medio, hausnarketarako deia ere egin du: «Jendeak hausnarketa bat egin behar du. Jo behar dugu hemengo gauzak erostera, bertakoa kontsumitzera. Horren inguruan sakon pentsatu behar dugu».

Jaurlaritza Logoa