En direct

Amaia Zurutuza / Sara Iriarte

«Burujabetza praktikan jartzen hasterakoan lortzen dira gauzak»

Ehun mugimenduko ordezkariek Donostiako Trinitate plazan eginiko prentsaurrekoan eman dute 'Gu prest gaude' manifestuaren berri. Burujabetza praktikara eramateko kanpainaren ingurukoak aurreratu ditu Unai Apaolaza mugimenduko kideak NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

«Burujabetza praktikan jartzen hasterakoan lortzen dira gauzak»

Loading player...
Ehun mugimenduak kanpainaren berri eman du larunbata honetan, Donostian.
Ehun mugimenduak kanpainaren berri eman du larunbata honetan, Donostian. (Jon URBE | FOKU)

Euskal Herriari frantziar eta espainiar Estatuek inposatutako egoerari buelta emateko modu bakarra Euskal Errepublika lortzea dela uste du Ehun Mugimenduak. Bertako kide Unai Apaolazak gaineratu duenez, azken urteotan independentismoak «asmatu egin du burujabetzari zentraltasuna ematen». Burujabetza aldarrikatzetik, praktikan jartzera pasatu behar dela diote, alegia. Horretarako, ekintza burujabeak egitea proposatu dute eta horiek gauzatzeko prest daudenei izena emateko eskatu diete ehun.eus webgunean.

Maiatzaren 14an aurkezpen publikoa egingo dute eta bertan jakinaraziko dute nortzuk egin duten bat ekimenarekin, eta azalduko dute lehenengo burujabetza ekintza noiz eta non izango den. Mugimenduko kideak adierazi duenez, «salto kualitatibo bat» ematera doaz, «hau da, burujabetza horiek praktikan jartzera».  

Ehun Mugimenduak zerbait egin nahi duen horri egin ahal izateko aukera eman nahi dio. Apaolazak azpimarratu duenez, «gogoa sortzen da aukerak ikusten direnean. Egiten dugun irakurketaren arabera,  hemen Euskal Herrian mugatu  gara burujabetza horiek lapurtu dizkigutenei eskatzera mesedez burujabetza horiek bueltatu diezazkigutela». Gaineratu du, «burujabetza praktikan jartzen hastean lortzen dira gauzak, eta beraz, aukera emango diogu jendeari bide erreal batean parte hartzeko, performancetatik haratago».

Jaurlaritza Logoa