En direct

Naiz Irratia

«Kontrol migratorioek ez dute fluxua geratzen, zaurgarritasuna areagotu baizik»

Martxoaren 21ean, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan, urteroko martxa egin dute Pasaiatik Donostiara. «Kontrol selektibo arrazista» salatu du SOS Arrazakeriakeko Imanol Legardak.

'Pasa' leloarekin egin dute xenofobiaren eta arrazakeriaren kontrako martxa
'Pasa' leloarekin egin dute xenofobiaren eta arrazakeriaren kontrako martxa (@Sos_arrazakeria)

'Pasa' lema aukeratuta Irun eta Hendaia artean Poliziak egiten dituen kontrolak salatu dituzte Pasaia eta Donostia arteko martxan. Sos Arrazakeriakeko Imanol Legardaren esanetan, paperik ez duten eta mugak zeharkatu nahian bizitza jokatzen duten migratzaileek bizi duten «babesgabetasun egoera» salatu dute, egoera honi buelta emateko herritarrak mobilizatzearen garrantziaz kontzientziatzearekin batera.

Sei bat urte dira hasi zirela salbuespenezko kontrolekin Irun eta Hendaia artean. «Berez Europako Batasunean horrelako kontrolak ez dira legalak», ohartarazi du Legardak. «Alabaina, terrorismoaren legearen aitzakiapean kontrol migratorioak egiten dira. Ni donostiarra nazia eta Hendaira joaterakoan inoiz ez naute geratu. Aurreko astean prentsaurrekoa egiterakoan oso denbora gutxian ikusi genuen azal iluneko bi lagun nola geratzen zituzten», salatu du.

Bidasoa ere beste puntu beltz bat bihurtzen ari da, baina «beste bat baino ez da». Estatuko kanpo mugan 1600 lagun baino gehiago hil ziren ofizialki iaz. «Honelako kontrol migratorioek ez dute fluxua geratzen, zailtasunak areagotu eta pertsona hauen zaurgarritasuna azeleratu baizik», gehitu du Legardak.

Uste du denok dugula «barneratuta» arrazakeria, maila estrukturalean dagoela egituratuta. Honen inguruan «hausnartzeko» eskatu die herritarrei.

 

Jaurlaritza Logoa