En direct

Hegoi Belategi-Sara Iriarte
Entrevue

Korrikaren unibertsoa ezagutu euskara sustatuz

AEK eta Euskal Herriko Ikastolen ordezkaritza zabala elkartu zen pasa den martxoaren 4an Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan 22.edizio honetako unitate didaktikoak aurkezteko. Honen inguruan hitz egiteko izan dira AEKko didaktikari Amaia Lopez de Luzuriaga eta Iñaki Zapirain NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

Korrikaren unibertsoa ezagutu euskara sustatuz

Loading player...
Egun gutxi falta dira 22. Korrika hasteko
Egun gutxi falta dira 22. Korrika hasteko (AEK)

Egunak besterik ez dira falta, pasa den urteko txanda pasa behartuaren ondotik, Korrikak bere ibilbidea abiatzeko. Beroketa lanak hasiak dira dagoeneko, eta ohi moduan, aurten ere unitate didaktikoa aurkeztu dute. Hauen helburua ikasleengana iritsi eta Korrika helaraztea da. Euskaltegi eta gau eskoletarako ez ezik, ikastetxeetarako ere badira jarduera hauek. Hala ere, Amaia Lopez AEKko didaktikariak adierazi duenez, egindako eduki guztiak korrika.eus-en zintzilikatzen dituzte «euskara mundiala ere badelako, eta unitate hauek ere munduan barreiatuak dauden euskaldunei ere zuzenduta daudelako».

Badirudi, AEKk beste behin bere helburuak lortu eta unitate didaktiko hauek entretenigarriak izatea lortu duela. Izan ere, Iñaki Zapirain didaktikariak azaldu duenez,«ahalegintzen gara txertatzen ditugun jarduera guzti horiek erakargarri egiten eta beraien egunerokotasunetik pixka bat ateratzen». Beraz, jarduerak egiterako garaian «gozamenarekin» eta  «dibertimentuarekin» lotzen saiatzen dira. Zapirainek gehitu du unitate didaktiko hauekin ikasleei «korrikaren unibertsoa ezagutaraztea» eta «euskararen erabilera sustatzea» lortu nahi dela. 

Jaurlaritza Logoa