En direct

NAIZ Irratia
Entrevue
Eugenio Elduayen
Gipuzkoako Arrantzale Kofradiaren presidentea

«Ez badira neurriak hartzen, grebara jo beharko dugu arrantzan ere»

Astelehenera arte geldirik dira inguraketa ontziak. Garraiolarien greba mugagabearen eraginez, ez dago biltzen duten arraina partituko duen garraiolarik, eta ez dute arriskatzerik nahi. Paraleloki, Lakuarekin hartu-emanetan dira egoerari aurre nola egin ikusteko.  

Audio_placeholder

«Ez badira neurriak hartzen, grebara jo beharko dugu arrantzan ere»

Loading player...
Hondarribiako portua, artxiboko irudi batean. (IREKIA) GM
Hondarribiako portua, artxiboko irudi batean. (IREKIA) GM

Gipuzkoa eta Bizkaiko inguraketa ontziak ez dira itsasora irten aste honetan, eta ez dute egingo, gutxienez, astelehenera arte. Eugenio Elduayen Gipuzkoako Arrantzale Kofradiaren presidenteak azaldu du 160 ontzi direla itsasoratu ez direnak, eta ez dutela uste astelehenean horretarako aukerarik izango dutenik ere.

Garraiolariek martxan duten greba mugagabeak erabat baldintzatu du euren jarduna, ez baitakite lehorreratutako arraina banatu ahal izango duten. «Ezin dugu arraina lehorrera ekarri, gero ez bada bere tokira eramaten», esan du. Egoera argitu artean geldirik izango direla azaldu du Elduayenek. 

Garraioari bezala, eurei ere eragiten die erragaiaren prezio igoerak; «asko gainera», zehaztu du. Ontzi txiki edo handiengan ezberdina da eragina, baina gehitu du erregaia beharrezkoa dutela itsasora irten ahal izateko eta, neurririk hartu ezean, balitekeela hainbat ontzi itsasoratu ezinik geratzea.

Elkarrizketa bideak

Horregatik dute zabalik elkarrizketa bide bat Lakuako eta Espainiko gobernuekin, ikusteko bakoitzak zer neurri har ditzakeen egoera iraultzeko. 

Lakua 'minimis' deituriko finantza neurriren bat [laguntza txikiak izanagatik bestelako baimenik behar ez dutenak] «ahalik eta azkarren» martxan jartzeko prest agertu da, baita pandemian ezarri ziren moduko kontingentzia-planak martxan jartzearen alde ere.

Elduayenek ondo ikusten ditu Gasteizko Gobernuak proposatu dituen laguntzak, baina ikustear dago horiek bideragarriak izango diren, kontingentzia-plan batek Europaren baimena beharko lukeelako. Datorren astean Lakuarekin bilduko direla aurreratu du.

Elkarrizketaren bideak zer ematen duen ikusi nahi dute, baina ohartarazpena egin du Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiako presidenteak: «Bide horrek ez badu ematen, guk ere jo beharko dugu grebara».

Jaurlaritza Logoa