En direct

Euskara, ahulago edo sendoago, beti egon da Arabako hiriburuan. Esate baterako, XVI. mendean Landuchio bidaiari italiarrak Gasteizen sortu zuen lehen euskal hiztegi mardula.
Anekdota eta datu historikoez harago, euskararen presentzia eta hizkuntza aniztasuna ditu ardatz Ruben Sanchez idazleak. ‘Euskara Gasteizen; Landuchiotik hizkuntza aniztasunera’ hitzaldia ondu du Oihaneder Euskararen etxerako eta Kultur Harian egin du gaiaren gaineko gogoeta.


